Ekintza historikoak
Euskal pilota maratoia
Behar Zanaren 75. Urteurrenaren baitan ekintza historiko eta inoiz egin gabea ospatu genuen Villabonako Bear Zana pilotalekuan.
2022ko ekainak 3ko arratsaldeko 18:00etatik ekainak 4ko arratsaldeko 19:30ak arte, etengabean pilota hotsa entzun zen pilotalekuan.
25 ordutik gora 120 pilotari aritu ziren pilotan eta 10 pilota era baina gehiagotan. Eskuz, pasakaz, paletaz, xarez, joko garbian, adimen urritasuna zutenak, gurpildun aulkian dabiltzan pilotariak, errempntean, zesta puntan, paleta larruz, frontenisean…guztiak bote luzea, errebotea eta pala luzea ezik, pilotalekuaren ezaugarriengatik.
Eta guztiz solidarioa. Izan ere, ekintza honetan bildu zen diru guztia Aspanogi elkartearentzat bildu zen.
Errebotea sutan
1975. urtean Villabonan 5 errebote taldere arteko herriko txapelketa jokatu zen. Testuinguru guztiz ezberdina izan arren, 75. Urteurreneko ekintza nagusi eta garrantzisteuenetakoa Errebotea Sutan izenekoa izan zen. Behar Zanako pelotari eta pelotari ohien artean 4 errebote talde eratzea lortu eta egun bateko txapelketa egitea lortu zen.