a

Euskal Pilota Kanpusa

Euskal pilota sustatzeko eta euskal pilotan zegoen hutsunea bete nahian, Behar Zanak euskal pilota kanpusa antolatzen du. Helburua, pilotaz gozatu eta gehiago ikasi nahi duten horiei behar duten pilota dosia ematea eta etorkizunean pilotaz gozatzen jarraitzea da.

Bi kanpus antolatzen ditugu:

Esku Pilota Kanpusa

Lehen hezkuntzako 5. Mailatik DBH 4. Mailako neska-mutilei zuzendua dago. Esku pilota eta eskuz jokatzen diren jokamoldeak landuko dira. Errendimenduan aritu diren alebin eta infantilei zuzendua eta kadeteei. Teknifikazioa. Eskuko babesgarrien (takoen) prestaketa, pilotari profesionalen bisitak, hitzaldia, naturarekin harremana, elikadura osasuntsua, jokamolde bereziak, gau bat pasatzera joatea etab. landuko dira.

Euskal Pilota Kanpusa

Lehen hezkuntzako 1. Mailatik 6.mailara bitarteko neska-mutilei zuzendua dago. Jokamolde ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute nahiz eta esku pilota izango den gehien landuko den jokamoldea. Aurrebenjamin, benjamin eta eskolartekoan edo hastapenean dauden alebinei zuzendua. Eskulanak, profesionalen bisitak, naturarekin harremana, elikadura osasuntsua etab landuko dira.

Edozein zalantza izan ezkero idatzi beharzanapelota@gmail.com helbidera

Pribatutasun politika eta lege oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.

Informazio gehiago: Pribatutasun politika eta lege oharra