unitate didaktikoa
Behar Zana pilota elkartearen izenean, Amasa-Villabonako Udalak lagundutua eta Fleming Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolarekin elkarlanean, pilotaren historia eta bilakaera, euskal pilota modalitate ezberdinen sorrera, zenbait bitxikeria eta abar lantzen dituzten unitate didaktikoak garatu zituen Iñaki Lizaso Behar Zana talde pilotari eta arduradunak Gipuzkoako Euskal Pilota federazioaren kolaborazioarekin, beste batzuen artean, Lehen Hezkuntzan dabiltzan herriko ikasleentzat.
2021eko abenduaren 16an egin zen Behar Zana elkartean unitate didaktiko horiek aurkeztu zituzten Beatriz Unzue alkateak, Amagoia Agirre Hezkuntza zinegotziak, Iñaki Lizaso Beharz Zana elkarteko kideak eta unitate didaktikoen egileak, eta Nerea Zumeaga eta Jesus Maria Quesada ikastetxeetako zuzendariek. Orduan aurkeztutako Unitate didaktikoa garatuago aurkezten da egun, Behar Zanakoren web orri honetatik behar duenak deskargatu ditzan.
Belaunaldi berriengana iristeko, Hezkuntzan lantzea ezinbestekoa
Gaur egun Euskal Herriko joko eta kirolak erronka berrien aurrean daude. Gure kirolak gure kulturaren ezaugarri eta adierazle diren neurrian, guri dagokigu berauen zaintza eta biziraupenerako ahalegina egitea.
Gure herrian euskal pilotak historia luze eta emankorra idatzi du, Amasa-Villabonako ondare kulturalaren parte da Errebotea, beraz, Villabonan pilotak historikoki izan duen garrantzia azpimarratzea ezinbestekoa da. Baina gizarteko beste arlotan gertatzen den bezala, bizirauteko, garai berrietara egokitzeaz gain, belaunaldi berriengana iritsiko den transmisioa ezinbestekoa da. Euskal pilota hezkuntzan lantzea garrantzitsua eta beharrezkoa da, eta horretarako “Pilotakadek batzen gaituzte” izeneko unitate didaktikoak herriarentzat espreski garrantzitsua da.
Ziklo bakoitzera egokitutako lanak
Guztira hiru unitate didaktiko dira, lehen hezkuntzako ziklo bakoitzeko bat, eta bakoitza bere mailara egokitua. DBH 1-2 mailetarako ere egokiak izan daitezke 2. edo 3. ziklorako proposatutakoak. Unitate Didaktiko bakoitzak, batez beste, 8-10 saio ditu, eta unitatean zehar topatu daitezkeen QR kodeen bidez, lotura, argazki, bideo eta material gehigarria eskuratzeko aukera dago.
Udalak pilotan jolasteko material berria erosi zituen
Ikastetxeetan egiten diren saioak, arlo ezberdinetan lantzen dituzte: Soinketan edo heziketa fisikoan, Artea-plastikan, Euskara eta hizkuntzetan, eta Ingurune-zientzietan. Baina, soinketan lantzeko saioek material berezia eskatzen dutenez, Udalak material berria erosi zuen: Joko garbiko zestak, palak eta eskurako pilotak. Guztira 1.564,89 euro bideratu zituen erosketa hauetara.
Udalaren laguntza ekonomikoa eta Fleming Herri eskolaren eta Zubimusu Ikastolaren partehartze aktiboa egunerokoak UD hauen bitartez ezinbestekoak dira gure herriko kultura eta ondarea eta euskal pilotak behar duen bultzada jasotzeko Behar Zana taldeak ondoren herrian eta pilotalekuetan bideratuta eta lagunduta.