Elkartea
1946. urtean sortzen da
Gerrate zibilaren ondoren Villabona zatiturik zegoela diote, eta Errebotea eta pilotari dagokionez mehatxatua
Hainbat hamarkadatan Villabonako etsairik amorratuena izan zen Orioko herriak bere erreboterako plaza kirol horretarako gauza ez zela utzi zuen jokalaririk eta partidurik ezaren ondorioz erdian musikarako kiosko bat eraiki zutenean. Villabonan ordea, bertako pilotaren aldeko ahaleginak bilduko zituen elkarte bat sortzeko aukera zenbait hilabeteetan (urteak ere esango nuke) hausnartu ondoren, Tomas Iraola izan zen («Periodista» izenez ezaguna) behin betirako bultzada eman ziona orduko jokalariak eta zaletuak Orion egin zenaren antzera plaza erdian kiosko bat jartzearekin mehatxatuz.
Esan beharra dago ere, «Periodista» (bere edaritegian egunkariak ere saltzen zirelako zetorkion) herrian gizon garrantzitsua zela eta bere mehatxua gauzatzeko gai. Horren ondorioz, egoera fomaldu egin zen, eta gerra aurretik Batzokia eta gerra garaian Gizarte Laguntzaren egoitza izandako lokalak egokitu ziren, lokal horiek izan direlarik Elkarteak ezagutu zituen bakarrak. Hala ere, aipatu Tomas Iraolaren edaritegia eta Exekiel izenekoa ziren pilotaz hitzegiteko ohiko lokalak, biak Elkartea bera bezalaxe, Erreboteko plazaren ondoan zeudelarik.
«Behar Zana» Kirol Elkartea 1946ko maiatzean sortzen da lehenengo Estatutuak urte horretako urriaren 19an onartuaz
Horiek idazteko eta elkarte moduan lehenengo pausoak emateko, Batzorde antolatzaile bat eratu zen, bertan parte hartu zutelarik gero Elkarteko lehenengo lehendakaria izango zen Ramon Mintegia Jaunak, Jose Antonio Alustizak, Manuel Jauregik eta Claudio Saizarrek.
Lehen pilota jaialdia
Azkar asko ekin zion Elkarteak bere eginkizun nagusiari: pilota bultzatzeari. 1947ko abuztuaren 29an pilota jaialdi bat antolatu zen Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren Asanbladaren amaiera zela eta
Arrakasta handia izan zuen; horrela erakusten du bere egunean Espainiako Federakuntzak zorionduz bidalitako telegramak, bai eta elkarteko sinaduren liburuan Negri Jaunak, Pilotaren Argentinako Konfederazioko lehendakari zenak idatzitako eskaintza beroak.
Elkartearen bigarren urteurrena zela eta, herriko talde baten aurka joka zezan Hendaiatik talde bat ekartzeko gestioak burutu ziren. 1947ko maiatzaren 23an ospatu ziren ekintzen ondorioz, aurreko egunetan jokatutako «Motxa» txalpeketan erakutsitako portaera ezin hobeagatik Elkarteak bi pilotari saritzea erabaki zuen banketera gonbidatuz: Etxenike eta Altuna. Ez da hori Elkartearen detaile isladatu bat, nahiz izandako diru-eskasiak 1947ko otsailean bertan bazkideen artean hogeita bost pezetako obligazio jaulkipen batetara behartu zuen, Elkartea beti saiatu baitzen eta saiatzen baita bere pilotariak ondo zaintzen.
Gaur egun
Sortu zenean bezalaxe, jarduerarik nagusiena pilota da, eta bereziki Errebotea, eta harro esan dezakegu bere eskola ematen ari den fruituei esker, Behar Zana Elkarteak gaur egun praktikatzen diren pilota modalitate guztietan hartzen duela parte
Villabonako Elkartearen beste ezaugarri bat, partehartze eta herrikoitasun kontzeptuetan datza. Lehen lehenengotik antolatzen dira elkartearen urteurrena ospatzeko ekintzak, eta ez bakarrik elkarteko bazkideentzat, herri guztiarentzat baizik, herritarrek atsegin handiz parte hartzen dutelarik. Ehiza eta bola atalak ere baditu elkarteak.
Urteurrena: ekaineko lehen asteburuan ospatzen da.
Bazkideak
2024. urtean elkarteak 222 bazkide ditu.
Lehendakariak
Ramon Mintengia Goikoetxea • 1946-1949
Francisco Itxaso Aricibita • 1949
Baldomero Lertxundi Olano • 1950-1951
Andoni Ariznabarreta Bereikua • 1966
Francisco Mendiluze Oliden • 1967
Jose Luis Oiartzabal Arregi • 1968-1969
Blas Garmendia Armendariz • 1972
Javier Imaz Mendizabal • 1973-1974
Pedro Mari Arriznabarreta Bereikua • 1975-1976
Julian Amondarain Bereziartua • 1979-1980
Pedro Maria Arana Otaegi • 1981-1982
Alberto Alonso Etxepare • 1983-1984
Jesus Mari Beristain Izuzkiza • 1985-1986
Carlos Sorondo Bidaor • 1987-1990
Angel Gaztañaga Akizu • 1991-1992
Patxi Alkorta Etxezarreta • 1993-1999
Luis Felipe Rico • 2000-2001
Enrike Lahidalga • 2002-2005
Jon Jauregi • 2006-2007
Urko Mtnez de Albeniz • 2008-2009
Juanito Mtnez de Albeniz • 2010-2011
Sergio Gonzalez • 2012-2014
Agustin Aizpurua • 2015-2016
Kiko Merino • 2017-2018
Arantxa Laskurain • 2019-2020
Nerea Zumeaga • 2021-2022
Eneko Amondarain • 2022-2023
Pilota delegatuak
Pello Ugalde
Santi Esnaola
Joxan Jauregi
Xabier Ayerza-Igor Alejo (Joko Garbia) / Xabi Mitxelena (Errebotea)
Pablo Etxeberria
Imanol Arruti
Iñaki Otaegi (Errebotea)
Iñaki Lizaso
Bazkidearen gunea