Euskal pilotaren bilakaera
Bote-luze
Bote-luzea pilota jokoaren modalitate bat da, Euskal Herrian ezagutzen direnetatik zaharrena. Gaur egungo luzeko pilota jokoen artean, Euskal Herrian esku huska jokatzen den bakarra da. Luzeko pilota jokoa denez, aurkariak aurrez aurre dihardute, eta pilotak ez du hormarik jotzen, errebotean ez bada. Antzina, pilotalekua belar soro, kale edo plazak izaten ziren (soropil edo pilota soro edo “juego de pelota” izenekoa), eta gaur egungo pilota plazetan ere jokatzen da
Antzina oso zabaldua zegoen Europan. XX. mendearen bigarren erdian galdu zen Euskal Herrian. Zuberoan gorde zen hobekien, 1950-1960 urteen inguruan jaiotako zuberotarrek ezaguna baitute jokoa. Herbereetan, Belgika, Italian, Frantzian, Kolonbia, Ekuatorean eta Valentzian besteak beste bizirik iraun du oso antzekoa den eta jatorri bera duen joko batek, Kaats, jeu de balle, jeu de paume, pallone, chaza, llargues izenarekin; hala ere, badira zenbait ezberdintasun, hala nola sakea, pelotan pisua, joko eremuaren geometria. Kintzeka kontatzen du xaxariak eta arraiak markatzen ditu. Euskal Herrian, gaur egun bote-luzea berreskuratzeko ahaleginean ari dira Nafarroa Garaian (aipatzekoa da ikastolen, Laxoa Elkartearen, Tiburtzio Arraztoaren lana, Txost pilota elkartea…, besteak beste).
Laxoa
Laxoa pilota jokoaren aldaera bat da, gaur egun Euskal Herrian tresnaz jokatzen direnetan zaharrena. Luzeko pilota jokoa da, hots, plaza batean bi talde aurrez aurre jarrita jokatzen dena. Jokalariek eskularruarekin jotzen dute pilota
Nafarroako Gobernuak Kultur Ondasun Inmaterial izendatu zuen 2019ko maiatzean.
Laxoaren arauak bote luzearenak dira, baina baditu zenbait desberdintasun ere: larruzko eskularruez eta pilotaleku handiagoetan (herriaren arabera neurri desberdinak izan ditzakete) jokatzen da.Taldeak lau pilotariz osaturik daude, bi eskularru motzarekin eta beste biak luzearekin. Sakea eskularru luzez egiten da. Pilotek 115 eta 125 gramoko pisua dute.
Jokalekuak 66 m luze eta 16 m zabalekoak dira orokorrean. Dena dela, tokian tokiko aukeretara egokitzen dira (zelaiak, herriko plazak, kale-tarteak…). Botarria jokalekuaren alde batean ipintzen da, eta eremuen arteko marra erdialdean. Jokaleku osoan egin daitezke arraiak, taldeen eremuan trukatzeko. Arraia edo marra esaten da.
Pasaka
Pasaka da plaza librean jokatzen ez den joko zuzen bakarra. Leku itxietan jokatzen dute: arkupeak (zimitorioak, edo udaletxeetako arkupeak), trinketeak eta frontoi motzak
Neguan jokatzen dute, beraz, bereziki. Eskuz edo eskularru motzakin jokatu daiteke. Pilotariek sarearen gainetik pasa behar izaten dute pilota. Pilota goxoa, trapu asko eta kizkirik gabea, guantearekin are haundiagoa da pilota. Sarea kantxaren erdian jartzen dute. Eta kontatu berriz, joko zuzen guztietan bezala, kintzeka. Baina pasakan ez da arraiarik izaten (laxoan, bote luzean eta errebotean bai).
Eskuz
Pentsatzekoa da pilota aurrena eskuarekin joko zutela. Baina gaur egun ezagutzen dugun esku-pilota (horma baten kontra, ble erara) ez da pilota jokamolderik zaharrena (Ikusi bote luzea eta pasaka)
Esku-pilota, frontoian, XIX. mendearen bukaera aldera hasi ziren arautzen. Blean, pleka edo XIX mendean pilota joko berria deritzaiona. Ezker hormako pilota lekuak orduan jarri ziren modan, eta zeharkako jokoa nagusitu egin zitzaion joko zuzenari. XIX. azken herenera arte laxoa izan zen kirol nagusia. Profesional izaera hartu zuen lehen jokamoldea Punta Volea (gero Zesta Puntak eta erremontea bilakatuz), zesta profesionala mundu osora zabaldu zen. Aurreko mendeko zenbait hamarkadatan raketa, pala eta erremonteak urrezko aroa bizi izan zuten.
Gaur egun, esku- pilota da eta hedabideetan islatzen da, jokamolde nagusia. Orain esku-pilotaz hitz egiteak pilotari buruz hitz egitea esan nahi du, eta pilotari buruz hitz egiteak esku-pilotari buruz. Gainerako jokamoldeei beren izena esaten zaie (pala, erremontea, zesta punta, laxoa, errebotea…). Eta ez herri mailan bakarrik, baita komunikabideetan eta pilotan adituen ahotan ere. Kirolaren munduko eta agintariek ere, halaxe esaten diote, eta zaila dirudi aldatzea. Ez jakin ezezagutza ala beste jokamoldeak gutxiestearen ondorio den. Frontoian, trinketean eta plaza librean jokatzen da, blean, frontisa edo eta ezker eskuin paretak neurri mugatuak dituztelarik. Egun blean, frontball eta one wall ere jokatzen da frontis bakarrean eta beste pelota mota batekin.
Joko garbia
Joko garbian (punta bolea ere esan izan zioten zesta punta iritsi zen arte, punta boleaz eskuinez txirrist egiten zen eta errebesez atxiki ttipia egiten zen) plaza librean eta frontoian aritzen dira. Pilota frontisaren kontra botatzen da bietan. Plaza librean hiru hiruren kontra aritzen dira (atzelaria atzean, eta bi aurrelari, bakoitza alde banatan). Partidak 50 tantora izaten dira. Ezker hormako frontoietan bi biren kontra aritzen dira (aurrelari eta atzelari), eta partidak 40ra izaten dira. Joko garbian urte osoan joka daiteke, eta lehiaketak egin. Udan plazan eta neguan frontoian.
XIX. mende amaieran arrakasta izan zuen joko garbiak, zesta puntako xistera sortu zuten arte. Ez gurean bakarrik gainera, baita Frantzian, Italian eta Ameriketan bereziki. Gipuzkoako pilotari asko joan ziren hara. Gero «Jai Alai»-ean hasi ziren. Lehenengoetakoak izan ziren Sarasketa (Eibarko Txikito), Pedro Yarza (Villabonako besamotza), Sanpeiro, Elizegi, Mardura, Urtxale, Beloki, Ganborenea, Portal, Irun, Tandilero, Abantoko Txikito, Brau, Lizurume, Altamira, Gurutzeaga…
Zesta punta
Zesta puntaren sorrerak, frontoi handiak egitea ekarri zuen. Milaka pertsona sar zitezkeen frontoiak eraiki zituzten. Enpresak sortu ziren, lehia enpresen artean, eta pilotari mordo bat profesional bihurtu zen. Hasieran Madrilen, Bartzelonan… eta gero kanpoan. Eta ez abentura eta exotismoagatik, baizik eta soldata bikainak eskaintzen zizkietelako. 1894an «Azerriko Frontoietako Konpainia Nagusia» sortu zuten Donostian; enpresariek uste baitzuten elkarrekin konpondu beharra zeukatela. Europan eta Ameriketan frontoi zaharrak berritu eta berriak eraikitzen hasi ziren. Mugimenduak geraezina zirudien.
Zesta punta mundu osora zabaldu zen aitaren batean. Ia bost kontinenteetan jokatu izan dute zesta puntan. Miami-n 15.502 ikusle sartu ziren Miami Jai Alain 1975ean. Partida batean izan den ikuslerik gehien.
Erremontea
Eskularruaren bilakaeran hurrengo pausoa erremontearen sorrera izan zen, 1904an punta volearen aldaera txirrist haundiagoa eta luzeagoa. Garai hartan, Iruñean pilotari «profesional» batzuk blean jokatzen zuten larruzko eskularruakin «Joko Berri» frontoian. 1840an eraiki zuten frontoia, eta handik. 30 urtera eraberritu
Joanito Moya aurrelari abila zen, baina indar gutxikoa. Eskularruaren ordezko erreminta arinagoren bat nahi zuen, eta hala, isilpean Tolosara joan zen eta Agirre saskigileari kontatu zion bere egitasmoa. Handik egun gutxira, ezkutuan orduan ere, Moya entrenatzen hasi zen bere zumitzezko erreminta berriarekin. Eta ustez behar bezala prestatu zenean, partida jokatzera joan zen bere erremonteko saskiarekin. Harri eta zur, eta errezeloz, geratu ziren bere bikote Florentino Murillo, aurkari Fernandez eta Ilarraz, eta baita ikusle guztiak ere. Laster argitu zen kontua.
Pilotariak eskularruak eta erremontea txandaka erabiltzen hasi ziren, eta aitaren batean erremontearen aldeko apustua egin zuten guztiek. 1909an «Euskal Jai» frontoia eraiki zuten. Ordurako, erremontea bertakotua zen Iruñean eta baita Donostian ere, Ategorrietako «Jai Alai-n». Kontatzen, ordea, joko luzean bezalaxe jokoka aritzen ziren, eta hala jarraitu zuten 1929ra arte. Urte hartako ekainaren 25eko gobernu dekretu batek agindu zuen, handik aurrera erremonteko partidak tantoka konta zitezela eta ez jokoka. Iruñeako frontoiko iragarki arbelean hala jartzen zuen: handik aurrera partidak tantoka kontatuko zirela, eta ez jokoka.
Pala
Pala: 55×12 cm / 859-900 gr.
Bilboko Faustino Santiago Urkidik asmatu zuen. Bi piezako pala zen, bat pago egurrezkoa, arina, eta bestea palak pilota jotzeko gunea, egur gogorrago batez egindako txertoa izaten zen. Arte egurra izaten zen normalki eta falka edo kuña moduan txertatuta. Txertatutako piezak pilotari bizkorrago eragiten zion (pilotak %20 intentsitate handiagoa lortzen zuen), eta kontrolatzeko zailagoa zen.
Pala motza: 51×11,5 cm / 600-800 gr.
Pala motza Bilboko Deportibo frontoian agertu zen lehenengo aldiz, 1944an. Palan jokatzea ez zen erraza, eta hargatik batzuk erreminta eta pilota arinagockin jokatzea pentsatu zuten, frontoi motzagoetan. Palaren ahizpa txikia da, beraz. Baina bietan teknika beretsua da. Jendea azkar zaletu zen jokamolde berrira. Klubak laster antolatu zuen lehen txapelketa.
Paleta: 50×13,5 cm / 550-600 gr.
Bilboko Klub Deportiboak egin zuen lehenbiziko paleta txapelketa bere sozioen artean, 1932an. Baina, bizkaitarrek sortutakoa omem den jokamolde hau, 1960. urtetik aurrera jarri zen bogan. Jendeak gustuko zuen eta klub eta federazioek ere begi onez ikusten zuten. Beraz, paleta bihurtu da erremintarik erabiliena.
Paleta argentina: 50x19cm / 370-400 gr.
Paleta argentinarra, edo pala zabala, euskal jatorriko Gabriel Martiren Sardina argentinarrak asmatu omen zuen, 1919-20 hamarkadan. Urteak omen zeramatzan frogak egiten, bere esperientzia eta artisauren baten trebetasuna uztartuz. Argentinara joan berri zen Frantzisko Martikorenarengana jo omen zuen, eta epe motzean hilean ehun eta hogei paleta egiten hasi ziren. Jendeak arrakastaz hartu zuen, eta argentinarrek beren asmaziotzat hartu zuten, joko nazional bezala hartu zuten eta herrialde osoko kantxak paleta jokalariz bete ziren.
Xarea
Urduñako Jesuiten kolegioan ikasi zuen jokoa. Kolegiora konpainiako fraideek ekarri zuten Lapurdiko Guichondik (Baiona ondoan), hara bidali baitzituzten 1868 an Isabel II. erregina kargutik kendu zutenean. Han ezagutu izan behar zuen Aita Serapio Mendiak xarea. 1878an Urduñara eraman zuen jokamoldea berekin batera. Eta handik hiru urtera Oruek eraman zuen jokoa Argentinara. Pilotak garrantzi handia zuen fraide eta apaiz haien artean.
Orue Gimnasia eta Esgrima Klubera bildu zen. Eta han hasi ziren xarean sistematikoki jokatzen. Xarea zabaltzen eta ezagutarazten lagundu zuten Socotroliok, Martin Bordalejok eta PP baionatarrek (Montevideon, Asuntzionen eta Buenos Airesen kolegio handiak zeuzkaten). Eta haiekin batera, baita iparraldetik joandako inmigranteek ere (Iparraldean xarea ahaztu xamarra zegoen garai hartan). Aita Larramendik frontoiak sortu eta xarea zabaltzen lan handia egin zuen La Plata osoan. 1928 an Iparraldera itzuli zen, eta Ameriketatik itzulitako P. Iturralderekin batera xarea berpizteari ekin zioten Saint Palais kolegiotik hasita.
Mende hasieran Bordalejo eta Socotrolio izan ziren xarearen bultzatzaile nagusiak Argentinan. Trinkete berriak ireki zituzten eta gero eта erakunde gehiago batu zitzaizkion xareari.
Erraketista
Izan ere, frankismoan integrismo katolikoa zen nagusi, eta Erromatar Eliza Katolikoak eta gizarte kontserbadoreak eskandalutzat zuen emakumeak kirolean aritzea. XXI. mendearen hastapenetan berreskuratu da haien memoria. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta.
Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin eta mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu zirenak 1917 eta 1980 artean. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.
Abiadura handia hartzen zuen larruzko pilota batekin jokatzen zuten, eta hura jotzeko erabiltzen zuten erraketatenisekoa baino luzeagoa zen, eta uztai estuagokoa.
Iturriak: “Euskal Pilota – Pelota Vasca” liburua (Tiburtzio Arraztoa eta Joseba Urretavizcaya) / Wikipedia / Dani Carvallo-ren laguntzarekin